Edukira joan
← Itzuli Azkenetara

Komunitatea

Urban Boulder Eskolak azaroaren 2an hasiko du bere ibilbidea

Txikienek eskalada ezagutzeko espazio berri bat.

Argitaratze-data: October 16, 2026

Konposizio grafikoa, Urban Boulder logotipoa eta Eskola izenburua, apertura-datarekin: 2026ko azaroaren 2a

2026ko azaroaren 2an hasiko dira klaseak Urban Boulder Eskolan, 3 eta 11 urte bitarteko neska-mutilen heziketara bideratutako gure espazio berrian. Hilabeteetako lan, obra eta prestaketaren ondoren, gogotsu gaude etapa berri hau abiatzeko.

Rokodromo nagusiaren aurrean kokatuta, Urban Boulder Eskolak 50 bloke baino gehiago izango ditu, hiru metro inguruko altuerako hormak eta jardueretarako bereziki prestatutako zoru koltxoitua.

Jolasean ikasi

Eskola filosofia argi batekin jaio da: eskalada irakastea jolas, erronka eta adin bakoitzera egokitutako jardueren bidez. Haurrek beren gaitasunak ezagutzea, koordinazioa garatzea, arazoak konpontzen ikastea eta erronka txikiak gaindituz gozatzea nahi dugu.

Klaseak eta eskalada librea

Astean zehar, instalazioak eskalada ikastaroetarako erreserbatuta egongo dira. Asteburuetan haurren eskalada libea ere egin ahal izango da, beti ere heldu arduradun baten zaintza aktiboarekin.

Izan ere, Urban Boulder Eskola ez da haurren parke bat: txikienek eskalada ezagutzeko pentsatutako rokodromoa da.

Ikusiko dugu Eskolan!

Egunerokoa, Instagramen

Hemen jarraitzen dugu eguneroko nobedadeak partekatzen.

@urbanbouldergasteiz